top of page

Tokia: DBH 3.A eta DBH 3.B

Prozedura:

​

  • Maila bakoitzean 4ko taldeak egingo dira (6 talde).

  • Lehenengo zatian, pentsatzeko jokuak izango dituzte eta talde bakoitzak 40 minutuan nahi eta ahal beste joku ebatzi ahal izango du. Bitartean gerorako abestiak izango dituzte entzungai. Jokuko 5 puntu.

  • Irakasleak joku horien emaitzak izango ditu eta erantzun egokia jaso ahala, talde handiari puntuak gehituko dizkio.

  • Bigarren zatian, abestiaren inguruko frogak izango dituzte:

  • Abestien zerrenda irakurri eta gero, irudi bat ikusi eta zein abestiri dagokion aipatu beharra.

  • Abestiaren zatia entzun eta zein da jarraian datorren esaldia asmatu beharra.

  • Froga horiek 10 punturen trukekoak izango dira.

  • Horiek guztiak bukatzean, Power Pointean agertzen diren azken diapositibetan dauden kantak abestu beharko dituzte talde handian. Ondo kantatutako abestiko 20 puntu.

  • Zenbat eta lehenago erantzun, froga gehiago osatzeko eta puntu gehiago lortzeko aukera izango dute. Beraz, ez da talde txikien arteko lehia izango, beste mailekikoa baizik.

Puntuazioa:

​

  • Pentsatzeko jolas bakoitzak 5 puntu

  • Abestien inguruko bakoitzak 10 puntu

  • Kantatzeko frogak 20 puntu

bottom of page