top of page

Tokia: Armentiako basoa

Puntuazioa:

​

  • Lortutako pista bakoitzetik 5 puntu lortuko dira.

  • Helmugara iristearen ordenak puntuak emango ditu:

1. sailkatuak: +25 puntu.

2. sailkatuak: +20 puntu.

3. sailkatuak: +15 puntu.

4. sailkatuak: +10 puntu.

5. sailkatuak: +5 puntu.

6. sailkatuak: +0 puntu.

Prozedura:

​

  • Talde bakoitza dagokion orduan, Aretoaren inguruan elkartuko gara basora joateko.

  • Talde bakoitzean 3 azpi-talde osatuko dira (gela bakoitzean 3 azpitalde, guztira 6 azpitalde).

  • Gela bakoitzak kolore bat eramango du (urdina eta gorria).

  • Azpitalde bakoitzean datuak (Internetera konexioa) dituen mugikor bat eraman beharko dute.

  • Basoan zehar hainbat pista aurkitu behar dituzte.

  • Pista hauek zuhaitz mota, txoriak, argazki frogak… inguruan izan behar dira.

  • Guztira 6 pista + frogak  lortu behar dituzte..

  • Lorturiko pista bakoitzaren eta amaierara iritsitako posizioen arabera, puntuazio bat lortuko du azpitalde bakoitzak.

bottom of page