top of page

Arabako Lanbide Heziketa eskaintza ikusteko:

Erdi mailako zikloetan ONARPEN PROZEDURA

a) Plazen % 65: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) graduatu titulua edo Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua, uztailaren 29ko 1147/20111 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko a) letran ageri dena.

http://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2011-13118

​

Lehentasuna emango zaie Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua aurkeztu duten eta aurreko ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren maila gainditu duten pertsonei.

​

Plaza kopurua baino eskaera gehiago egonez gero, DBHko nota media edukiko da kontutan.

​

b) Plazen % 20 Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua duten pertsonentzat gordeko da.

​

c) Plazen % 15: honako sarbideei edo kolektiboei esleituko zaie: 25 urtetik gorakoak, ...

GOI mailako zikloetan ONARPEN PROZEDURA

a) Plazen % 60: Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoan adierazitako batxilergo titulua dutenak  (apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuaren I. eranskinean onartua izateko baldintza modura ezarritako ikasgaiak egin dituztenek lehentasuna izango dute).

http://www0.usal.es/webusal/files/REAL%20DECRETO%207771998.pdf

​

b) Plazen % 20: erdi-mailako lanbide heziketako teknikari titulua dutenak. Hogeigarren jarraibidean ageri den II. taulan sartzeko erabilitako erdi-mailako graduatu tituluaren eta eskatutako goi-mailako zikloko tituluaren artean ezarritako kidetasunei dagokienez, 1. kidetasuna lehenetsiko da 2.aren aurretik, eta 2.a 3.aren aurretik.

Lanbide Heziketa Legea

​

c) Plazen % 20: honako sarbideetarako, zerrendan duten ordenaren araberako lehentasunarekin: sarbide probaren bidez, 25 urtetik gorakoak, ….

Bataz besteko notaren kalkulua

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren batez besteko nota kalkulatzeko, eskatzaileak dagokion mailan egindako ikasgai guztietan lortutako noten batez besteko aritmetikoa kalkulatu beharko da, bi hamartarrekin. Ikasgaiko nota kuantitatiboa bada, ageri den zenbaki bera hartuko da, hamartar eta guzti. Ikasgaiko nota kualitatiboa bada, kuantitatibo bilakatu beharko da, honako baremoa jarraituz:

  • Nahikoa: 5,50

  • Ongi: 6,50

  • Oso Ongi: 7,50

  • (Bikain edo Bikain ohorezko matrikularekin) 9,00

bottom of page